DONOSTIAKO ARGAZKIEKIN OSATUTAKO LIBURUA
Donostiako argazkiekin osatu dudan nire lehen liburua aurkeztu nahi dizut. Azken urteetan nire hirian egin ditudan 43 argazki jaso ditut liburuaren orrialdeetan.
76 orrialdeko argitalpenak azal biguna du eta 210×270 formatuan inprimatua izan da Novatech Ultimate papera erabiliz.
Gainera, iruzkinak ditu bost hizkuntzatan: gaztelania, euskara, ingelesa, alemana eta japoniera.
Zarauzko Otzarreta inprimategi ezaguna arduratu da maketazioaz eta liburua inprimatzeaz.
Gainera, liburuak berritasun bat du: argazkiak egiteko erabili nituen koordenatu zehatzak adierazi ditut. Hala, irakurleak argazkiak ikuspuntu beretik egitera gonbidatu nahi ditut. Ekimen horren alderdi politena da inoiz ezingo direla bi argazki berdin lortu, argi-baldintzengatik, kamerarengatik eta argazkilarien teknikarengatik.
Hiriko leku horietara joateko, idatzi liburuan, argazki bakoitzaren ondoan, aurkituko dituzun koordenatuak.
Hiriaren zati handi batean ibili naiz, Haizearen Orrazitik hasi eta Zurriolaraino, Kontxatik, Gipuzkoa Plazatik eta badiako uretatik pasatuta.
Non erosi liburua?
Nire lehen liburua liburu-denda hauetan salgai dago:
Librería Ubiría (Calle Easo 15, Donostia)
Librería Justo (Calle San Martín 60, Donostia)
Librería Bookstore (27 Place Georges Clemenceau, Biarritz)
Ez bazara Donostian bizi eta liburua Internet bidez aurkitu baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan posta elektronikoz eta liburua nahi duzun lekuan jasotzeko zer egin behar duzun adieraziko dizut.
Argazkiei buruzko galderarik egin nahi badidazu, idatz iezadazu honako helbide elektroniko honetara: info@eriuphoto.com. Agur bero bat.